Kanpoan paisaia desberdinak margotuko ditugu, konposizioa, perspektiba eta kolorea kontuan hartuz, baita Bidasoa margolarien eskolako motiboak ere.
Noiz: Abuztuaren 2tik, asteartea, abuztuaren 25era, ortzeguna.
Astearte eta ortzegunero 11:00etatik 12:30era
Tailerra: “Hitz egin ingelesez margotuz!”
Haurrak margotzen aritu bitartean rol jolasak eginen dituzte, eta gero emaitzetako material artistikoa erabiliz eguneroko bizitzako egoerak antzeztuko dituzte. Klaseak erabat ingelesez izanen dira.
Noiz: Abuztuaren 3tik, asteazkena, abuztuaren 24ra, asteazkena.
Astelehen eta asteazkenero 11etatik 12:30era
Tailerra: “Pintura eta musikaren bitartez emozioak”
Bakarka (subjektibotasun) eta taldeka (enpatia) azalduko ditugu gure emozioak. Sentitzen duguna margoa eta musikaren bitartez interpretatuz, kolorea eta erritmoa (zinestesia) dibertitu eta dantzatzeko aitzakia moduan hartuz.
Noiz: Abuztuaren 5etik abuztuaren 26ra
Ortziralero 11:etatik 12:30era
INFORMAZIO OROKORRA
Ikastaroaren irakaslea: Diana Iniesta, psikologoa eta Cambridgen ingeles titulatua.
Non: Erratzun, margolariaren tailerrean edo inguruetan (kanpoan margotzen delarik)
Zer dago barne: Beharrezkoak diren material guztiak ( ez zikintzeko erabiltzen den arropa izan ezik).
Bertze ekintzak: Tailer guztietan erakusketa bat bisitatuko dugu, ikastaroaren bukaeran taldeko erakusketa bat eginen dugu eta egindako obra blog-ean argitaratuko da.
http://pintayrepinta.blogspot.com
Prezioa: 1. eta 2. tailerrak: 60€/haurra/hilabetea. 3. tailerra 40€/haurra/hilabetea. Ordainketa izena ematean eginen da.
Informazio gehiago: http://pintayrepinta.blogspot.com eta/edo http://dianainiesta.blogspot.com
Kontakturako datuak: Diana Iniesta -659 948 926 – 948 453 478- dianainiesta@hotmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario